Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Christo

(Jaiotza izena, Christo Javacheff). Artista estatubatuarra, sortzez bulgariarra (Gabrovo, 1935). Hainbat eraikin, gauza eta ingurune paketatuz –plastikoz, nylonez edo polipropilenoz estaliz–, egin da ezaguna. Hesitura jarraizkoa (1976), Uharte inguratuak (1982), Ponte-Neuf paketaturik (1985) ditu obra ezagunenetakoak. 1995ean Berlingo Reichstag estali zuen.