Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Charpentier, Marc Antoine

Frantses musikagilea (Paris, 1635 - Paris, 1704). Erromara joan eta bizi guztian bere maisua izango zen Carissimiren ikaslea izan zen. 1673. urtean lankidetzat hartu zuen Molière-k (Malade imaginaire obrarako obertura eta tartea). Saint-Louis elizako eta jesuiten eskolako kapera maisua izan zen. Obra profanoen artean bi kantata, tresnetarako hirurogeita hamar pieza inguru, aria ugari, opera bat (Medea, 1693) eta obertura asko (Le malade imaginaire, 1672; Circe, David et Jonatan, etab.) idatzi zituen. Bere lanik ospetsuena Te Deum -a izan zen.