Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Charpentier, Jacques

Konpositore frantsesa (Paris, 1933). Oliver Messiaenen ikaslea izan zen. Indiako musika tradizionalaren eragina nabari du bere obrak: Hirurogeita hamabi lan karnatiko (1957-1983), Organo liburua (1973). Oc hizkuntzan, okzitanieraz, opera bat ere –Planissolasko Beatrix (1971)– egina du.