Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chandela

830. urtean India erdialdean sortu zen errege dinastia. X. mendetik aurrera Khajuraho izan zuten hiriburu. Bertan eraiki zituzten hinduismo eta jainismo erlijioetako tenpluak Indiako arkitekturako maisu lanak dira. Delhiko musulmanek eraitsi zuten dinastia hau 1320. urtean.