Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chancelade

Frantzia mendebaleko herria (Dordoina). 2.421 biztanle. v Chanceladeko gizona. 1888. urtean Goi Paleolitoko Madeleine aldiko giza hezurdura bat aurkitu zen (K.a. 10000, azken glaziazioaren amaiera), Cro-Magnongo gizonarekikoaren aldera berezitasun nabariak zituena. Luzeraz txikia zen (1,55 m), edukiera handiko burezur dolikozefaloa (1.700 cm3), aurpegi luze zabala, masail albo irtenak, sudur luze-estua eta masail hezur sendoak zituen, egungo eskimalen antzera. Cro-Magnongo gizonaren ondoko giza arraza bide da. 1888. urteaz geroztik, molde bereko hezur hondakinak agertu dira Alemanian, Frantzian eta Moravian.