Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chandler, Raymond Thornton

Estatu Batuetako eleberrigilea (Laramie, Wyoming, 1888 - La Jolla, Kalifornia, 1959). Eleberri beltza landu duen idazle ospetsuenetarikoa da. Bere eleberri ugari zinemara eraman dute. The Big Sleep (Betirako loa, 1939), Farewell, my lovely (Agur, maitea 1940), Lady in the lake (Aintzirako dama, 1943), The little sister (Ahizpa gaztea, 1949), eta The long goodbye (1953, Ez adiorik, Xabier Olarraren itzulpena). Chandler-ek Philip Marlow detektibe pribatua sortu zuen, gizon zaharra baina idealen babesle ausarta eta zintzoa, gizarte nahasi eta gogor batean. Chandler-en eleberriak eta kontakizun laburrak Los Angeles inguruan kokatzen dira gehienak, bertako idazkeraren eredu bikainetakotzat jotzen dituzte literatura kritikariek, Europakoek batez ere.