Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Champlain, Samuel

Esploratzaile eta kolonizatzaile frantsesa (Brouage, Saintogne, 1567 - Quebec, 1635). Espainiako koroaren zerbitzuan zegoela, Antilletara eta Mexikora abiatu zen 1599an. Kartografia ikasi ondoren, Aymar de Chaste almirante orde frantsesak Kanadara bidali zuen 1601. urtean. Quebec hiria sortu zuen 1608an. Ottawa ibaia, Nipissing, Huron, Ontario eta Champlain aintzirak esploratu zituen 1615-1616 urteetan.