Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chamorro, Violeta Barrios de

Nikaraguar politikaria (Rivas, 1929). Errepublikako presidente izan zen 1990etik 1997 arte. Erdialdeko Amerikan kargu horretara heldu izan den lehenbiziko emakumezkoa da. Pedro Joaquín Chamorro kazetari eta politikariarekin ezkondu zen 1950ean, eta Somozotarren diktaduren aurka jardun zuten La Prensa egunkariaren orrietatik. 1978an, Chamorro hil zutenean, Violetak hartu zuen bere esku La Prensaren ardura, eta somozismoaren aurka jarraitu zuen. Iraultza Sandinistak Anastasio Somozaren erregimena garaitu zuenean Berreraikuntza Nazionalerako batzordeko kide izan zen. Laster utzi zuen kargu hori, sandinistei marxista izatea egotzita, eta antisandinisten ahots nagusi bihurtu zuen bere egunkaria. 1990eko hauteskundeetan sandinisten aurkako UNO koalizioaren hautagaia izan zen, eta inkestek kontrakoa zioten arren, irabazi egin zituen. 1997an utzi zuen agintea, Arnoldo Alemán eskuindarraren aurka hauteskundeak galdu ondoren.