Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chambers, William

Arkitekto eta marrazkilari ingelesa (Göteborg, Suedia, 1723 - Londres, 1796). Indietako Konpainian sartu zen, eta Txina eta India ezagutu zituen bere bidaietan, Frantzian (1749) eta Italian (1750-1755) barrena ibili baino lehen. Galesko Printzearen arkitektoa izan zen; Arteen Errege Akademia sortu zuen 1782. urtean, Joshua Reynolds pintorearekin batera. Neoklasizista, eta joera askoren biltzaile izan zen bere lanetan. Kew lorategietako eraikuntzak (hamar solairuko pagoda, mezkita, tenplu eta arku erromatarra, 1752-1762), Marino kasinoa (Dublin, 1763) eta Somerset house (Londres, 1776-1786) egin zituen. Idatzi zituen obrek eragin handia izan zuten Europako XIX. mende hasierako arkitekturan: Arkitektura txinatarra (1757), Arkitektura zibilari buruzko tratatua (1759). Parke ingelesen teknikak mundu osora barreiatu zituen Lorategiak banatzeko artea, txinatarren usadioen arabera lanak.