Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chambers, Ephraim

Entziklopedista ingelesa (Kendal, Westmoreland, 1680 inguruan - Islington, 1740). Harpidetzen bidez 1728an kaleratu zen haren Encyclopédie edo Arte eta zientzien Hiztegi Unibertsala delako obrak ospe handia jaso zuen berehalakoan. Diderot eta D’Alembert-en Encyclopédie -aren iturri nagusietako bat izan zen liburu hau.