Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chabrol, Claude

Zinemagile frantsesa (Paris, 1930). 1958an egin zuen bere lehen filmaz (Le beau Serge, Serge ederra) hasi zen Frantziako zinemaren uhin berria. Krudeltasunaren mugan koka litekeen ironiaz, giza izaeraren eromena aztertu du Chabrolek bere filmetan. Obra nagusiak: Les Cousins (Lehengusuak, 1959), À double tour (Bi izulitan, 1959), Les bonnes femmes (Emakume zintzoak, 1960), Landru (1962), Que la Bête meure (Hil dadila piztia, 1969), Le Boucher (Harakina, 1970), Les noces rouges (Eztei gorriak, 1972). Egin dituen azken filmen artean, M Doktorea (1990), Betty (1992), Zeremonia (1995) eta Joko gehiagorik ez (1997) dira aipagarrienak. Azken horri Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eman zioten 1997an.