Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cha, Louis Yiang-yung

(Jin Yong deitua). Txinatar jatorriko eleberrigile, kazetari eta historialaria (Hangzhou, 1924). Shangaiko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen; gerora britainiar herritartasuna eman zioten. Gaur egungo idazle txinatar ezagunenetakoa da, eta 14 eleberri argitaratu ditu, alor ugaritakoak: abenturazkoak, maitasunezkoak, historikoak… Bereziki ezagunak ditu antzinako Txinako noble ibiltarien inguruko istorioak, hasi Song dinastiatik eta Qing bitarterainokoak. Ming Pao, Hong Kongeko egunkari ospetsuenetakoaren sortzaile eta erredakzioburu izan zen 30 urtez. 1993an utzi zuen kazetaritza, eta harrezkero historia ikertzaile lanetan dabil.