Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chaban-Delmas, Jacques

(Paris, 1915 - Paris 2000). Finantza ikuskatzailea zen gerra aurretik. Frantziako Erresistentzian jardun zuen, brigadako jeneral izateraino (1944). Bordeleko alkate izan zen urte askotan, 1947tik 1995era. 1951. urtean Alderdi Erradikala utzi eta De Gaulle jeneralarekin batera aritu zen. Haren Biltzar Nazionaleko lehendakaria izan zen 1958-1969 urteetan. Pompidouk Lehen Ministro izendatu zuen 1969ko ekainean. 1972. urtean utzi zuen kargua. Geroztik Frantziako Biltzar Nazionaleko lehendakari izan da, 1978-1981 eta 1986-1988 urteetan.