Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Czibor, Zoltan

Futbolari hungariarra (Komarom, 1929 - Komarom, 1997). Magiar magikoak deituriko Hungariako selekzioko kide izan zen –Bozsik, Ferencvaros, Puskas, Kocsis eta abarrekin batera–, 1950eko futbol talde hoberenekoa: urrezko domina Helsinkiko Olinpiar Jokoetan (1952), munduko txapeldunordeak Suitzan 1954an… Sobietarrek Hungaria inbaditu zutenean (1956), Italiara jo zuen lehenbizi eta Espainiara gero. Barcelona taldean jokatu zuen, eta ondoren Espanyolen, Vienan, Suitzako Grasshopperren eta Kanadako Toronton.