Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cziffra, Georges

Hungariar jatorriko piano-jotzaile frantsesa (Budapest, 1921 - Senlis, 1994). Franz Liszten obraren interprete aparta izan zen. Bost urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua, eta bederatzirekin hasi zen pianoa ikasten. 1950ean Hungariatik ihes egiten ahalegindu zen, eta hiru urtez preso sartu zuten, lan neketsuak eginaraziz. 1956an lortu zuen ihes egitea (Viena, Paris), eta orduan izan zuen mundu zabalean arrakasta. Frantziar nazionalitatea eman zion De Gaullek 1968an.