Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cvirka, Petras

Lituaniako poeta eta eleberrigilea (Kaunas, 1909 - Vilnius, 1947). Lehen meza obra lirikoa argitaratu ondoren (1928), beste molde bateko literatura idatzi zuen: Frank Kruk, langileen arazoak gai dituen eleberria (1934) eta Lur janari emailea (1935) eta Artisaua eta bere semeak (1936) obra satirikoak.