Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cuza, Alexandro Joan Ia

Errumaniako lehen printzea (Husi, Moldavia, 1820 - Heidelberg, 1873). Moldaviako familia noble batean sortu zen, 1858. urtean Bucaresteko Divan ad hoc biltzarrean (Valakiaren eta Moldaviaren etorkizuna erabakitzeko eratu zena) aukeratu zuten ordezkari eta ondoko urtean Moldaviako eta, geroago, Valakiako printzea (bi lurralde hauek osatu zuten, batera, Errumania). Cuza saiatu zen Errumania eraberritzen eta horretarako munta handiko erreformak bideratu zituen (nekazaritza erreforma, komunikabideen hobekuntza, unibertsitateen hedapena eta Elizaren ondasunen desamortizazioa). Neurri hauek ondoeza ekarri zuten aberatsen artera eta, arazo askoren ondoren, agintea utzi behar izan zuen.