Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Custer, George

Estatu Batuetako jenerala (New Rumley, Ohio, 1839 - Hardin, Montana, 1876). Banakuntzarako gerra garaian, federalen aldeko gudarostean borrokatu zen. Bidaldi ugari zuzendu zuen indiarrak nagusi ziren lurraldeetan, eta siouxen aurkako gudu batean galdu zuen bizia 1876. urtean. Bere ibilaldiei buruzko hainbat kontakizun idatzi zituen.