Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cushing, Peter

Britainiar antzezlea (Kenley, 1913 - Canterbury, Kent, 1994). Antzerkian, telebistan eta zineman lan egin zuen, beldurrezko filmetan bereziki, sarritan Christoper Lee-ren aurkari gisara. Londresko hainbat antzerki konpainiatan ibili ondoren (Laurence Olivierrekin, besteak beste) Hollywoodera jo zuen 1939an, eta han egin zituen Burdinazko maskara (1939) eta Ikasleak Oxforden (1940) filmak. 1940ko hamarkadan antzerkira itzuli zen, eta 1954an George Orwellen 1984 eleberriko protagonistarena egin zuen telebistarako. Hurrengo urteetan film asko egin zituen Hammer Films estudioetarako, eta horiek egin zuten ezagun mundu osoan: Frankesteinen madarikazioa (1957), Dracula (1958), Baskervilletarren txakurra (1959) eta Izua doktorea (1965). Izarretako gerra (1977) filmean ere lan egin zuen.