Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Curtis, Louis Laffitte

Frantses idazlea (Ortheze, 1917 - Paris, 1995). 1943an ingelesezko katedratiko izendatu zuten. 1947an Goncourt saria irabazi zuen Les Forêts de la nuit (Gaueko basoak) lanagatik. Curtisek lan ugari idatzi zituen, eta bere jarduera nagusietako bat gaur egungo gizartea sakontasunez aztertzea izan zen. Gerra ondoren hainbat berrikuntza saio egin zituen, baina idazketa bere horretan gelditu zen; dotorea eta garbia, klasizismorako joerakoa. Bere lanen artean aipagarriak ditu: Un saint au néon (1956, Neoizko santu bat), La Quarantaine (1966, Berrogeialdia), L'Horizon dérobé (1979, Hodeiertz lapurtua). Horrez gainera, hainbat pastiche izugarri egin ditu, La Chine m'inquiète (1972, Txinak arduratzen nau), La France m'épuise (1982, Frantziak akitu egiten nau), eta baita saiakerak ere, Une éducation d'écrivain (1985, Idazle heziketa). 1986an Frantziako Akademiako kide hautatu zuten.