Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Curl, Robert F

Estatubatuar kimikaria (Alice, 1933). Kimika Nobel saria jaso zuen 1996an (Harold Kroto eta Richard Smalleyrekin batera) fullereno izeneko karbono molekula mota aurkitzeagatik. Elektrizitatean, materialen zientzian eta medikuntzan garrantzi handikoa izan daiteke aurkikuntza, eta ikuspegi berria ekarri du karbonoaren kimikaz.