Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Csokonai, Mihaly

Hungariar olerkaria (Debrecen, 1773 - Debrecen, 1805). Gaztetandik hasi zen idazten. Debreceneko eskolako irakasle zenean, Méla Tempeföi obra idatzi zuen, kritika sozial zorrotza. Aipaturiko liburua zela eta, eskolatik bota zuten 1795. urtean. Harrezkero, bizimodu latza izan zuen, bere obrak argitara ezinean. Obra nagusiak: Dorottya vagyis A dámák diadala (Dorottya edo damen garaipena, 1797, 1804. urtean argitara emana) eta Lilla (Lillaren kantuak, 1805. urtean argitara emana) poesia bildumak.  v  Hungariako poesia lirikoko ordezkaririk garrantzitsuena da, Balassa eta Petöfi poetekin batera.