Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cséri, Jean Apaczai

Hungariako idazlea (1625 - 1659). Familia protestante bateko semea zen. Ikasketak Utrechten egin zituen. Hamaika zatitan banaturiko entziklopedia idatzi zuen hungarieraz. Lan honi esker finkatu zen hungariera modernoaren zientzia eta filosofia hiztegia.