Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Csiky, Gergely

Hungariar antzerkigilea (Pankota, 1842 - Budapest, 1891). Apaiz ikasketak egin zituen. 1881. urtean apaizgoa utzi eta ezkondu egin zen. Oso idazle oparoa izan zen. Komediak eta dramak idatzi zituen: Langileak (1880), Burdinazko gizona, (1881), Urrezko miseria (1881), Amona (1891) eta Atlasz familia (1889) tragedia. Csikyren obrek arrakasta handia izan zuten Budapesten eta baita Hungariatik kanpo ere (Viena eta Praga).