Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cruikshank, George

Margolari ingelesa (Londres, 1792 - Londres, 1878). Ospe handia eman zioten karikatura politikoak landu zituen, eta aldizkari ugarietarako egin zuen lana (Punch, The Satirist, The Scourge, etab.). Dickens eta d´Ainsworth-en obra asko ilustratu zituen. Bilduma bikainak argitaratu zituen (Comic Almanach).