Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Crumley, James

Estatubatuar idazlea (Texas, 1939). Nekazari famili batean jaio zen. Texas eta Iowako nekazaritza unibertsitateetan ikasi zuen, baina laster hasi zen literatura munduarekin lehen harremanak izaten. 1969an idatzi zuen lehen liburua. Milton Chester Milodragovitch eta Sughrue detektibe pribatuen pertsonaiak asmatu zituen. Bere eleberrietan balio humanistak, besteekiko elkartasuna eta bizitzeko zoriona azaltzen ditu beti. Lan hauek ditu aipagarriak: Gezurrezko aztarna (1975), Zakur mozkortia (1980), Hartzaren dantza (1983), Mexikoko ahate txistularia (1993), Mugako sugeak (1997).