Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coysevox, Antoine

Frantses eskultore eta dekoratzailea (Lyon, 1640 - Paris, 1720). Luis XIV. erregearen garaiko eskultore garrantzitsuena izan zen, eta Le Brunek zuzenduriko Versallesko apaindura lanetan jardun zuen. Bereak dira, besteak beste, Garonne eta La Dordogne estatuak, Vénus accroupie (Venus makurtua), eta Mercure eskulturak, eta Colbert, Mazarin eta Le Brun monumentuak.