Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Costa-Gavras, Constantin

(Jaiotza izena, Konstantinos Gavras). Frantses zinemagilea, jatorriz greziarra (Atenas, 1933). Jatorriz greziarra izan arren, Parisen eman ditu bere bizitzako urte gehienak. Zinema politikoak eman zion ospea Costa-Gravasi: Z (1968), État de siège (Setio egoera, 1973). 1979. urtean zinema intimistagoa egiten saiatu zen (Emakume argitan) baina ez zuen halako arrakastarik lortu. Ospea eman zion film moldera bihurtu zen berriz, Estatu Batuek Txileko kolpe faxista bultzatuz eginiko politika salatzen zuen film batekin (Missing, Desagertua, 1982). Hanna K. filmean (1983) Libanoko palestinarren arazoa zinemaratu zuen. 1989an Musika kutxa egin zuen, ohi duen bezala, zinema politikoaren ildotik, Bigarren Mundu Gerran gerrako kriminal izandakoen jokabidea aztertzen baita filmean.