Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Costa, Joaquín

Espainiar politikaria, legegizona eta idazlea (Monzon, 1846 - Graus, 1911). Zuzenbide irakaslea izan zen Madrilgo unibertsitatean. 1898. urtetik aurrera Unión Nacional izeneko mugimendu politikoan jardun zuen, eta geroago alderdi errepublikarreko kidea izan zen (diputatua 1906an). Espainiako egoerari buruzko obra interesgarriak idatzi zituen: Eskubidea ez ezagutzearen arazoa (1901), Oligarkia eta jauntxokeria, Espainiako gaurko gobernu era gisa (1902).