Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cossiga, Francesco

Politikari italiarra (Sassari, 1928). Gazterik egin zen Kristau Demokraziako kide, eta 1958an hautatu zuten lehenbizikoz diputatu. 1974an Herri Administrazioko ministro izan zen, Aldo Mororen gobernuan, eta Barne gaietarakoa 1976an. 1978an dimititu zuen, Brigada Gorriek Moro bahitu eta hil zutenean. 1979tik 1980ra Lehen ministro izan zen, senatuko presidente 1983tik 1985ra, eta urte horretan errepublikako presidente hautatu zuten. 1992ko hauteskundeen ondoren dimititu egin zuen, agintaldia amaitu baino hilabete lehenago. 1998an Errepublikaren aldeko Zentroko Batasuna alderdia sortu zuen.