Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coscojales, Martin

Bizkaitar historialaria (Barakaldo edo Portugalete, 1542 - Bilbo, 1607 inguruan). Salamancan egin zituen ikasketak eta apaiz egin zen, agustindarren ordenan. Salamancan eta Talaveran egon zen (ardura handiko karguak izan zituen agustindarren ordenan), eta Bilbon eman zituen azken urteak. Antigüedades de Vizcaya obra handia idatzi zuen 1590. urtetik aurrera.