Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Corvalán, Luis

Politikari txiletarra (Puerto Montt, 1916). Txileko Alderdi Komunistako kide egin zen 1932an, eta kazetaritzan jardun zuen. 1958an alderdiko idazkari nagusi hautatu zuten. 1973an ­Pinochet jeneralak gidatutako estatu kolpearen ondoren atxilotu eta kontzentrazio eremu batera eraman zuten. 1976an Sobietar Batasuneko disidente politiko baten truke askatu zuten. 1988an, militarrek agintea uztean, itzuli zen Txilera.