Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cosby, Bill

Aktore estatubatuarra (Filadelfia, 1937). Telebistarako lan egin izan du batik bat, betiere umore kutsuko saioetan, eta oso ezaguna izan zen bere Bill Cosbyren showa. Hainbat Emmy sari jaso izan ditu telebistako lanagatik. Zineman, aldiz, ez du lan aipagarririk egin.