Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cortiren organoa

Biol. Entzumenaren azken organoa. Espiral baten gisan hedatzen da barne belarriko koklea edo barakuilu hodian. Cortiren makilak, zelula eusleak eta zelula ziliodunak ditu osagaiak. Zelula ziliodun hauek dira hotsak koklea barruko isurkarian, eskalanproaren bitartez, eragiten dituen mugimenduak nerbio kitzikadura bihurtu eta garunera bideratzen dituztenak. ik. belarri.