Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Connacht

edo Connaught (Gaeliko hizkuntzaz, Connachta). Irlanda mendebaleko probintzia. 17.122 km2 eta 424.410 biztanle (1981). Hiriburua: Galway. Bost konderri ditu: Galway, Leitrim, Mayo, Roscommon eta Sligo. Nekazaritza da bertako ekonomia jarduera nagusia eta industriak ez du indar handirik.