Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Conn

Irlandako heroia, bertako lehen errege dinastiaren sortzailea (II. m.). Connacht-eko erregea izan zen (Aird-Righ); Meath lurraldea konkistatu zuen eta Irlandako lehen errege bihurtu zen horrela. Hala ere, Mogh Nuadat buruzagia bere aurka altxatu zen hegoaldean eta Conn-ek onartu egin zuen Irlanda bi zatitan bereiztea (Conn-en aldea iparraldean eta Mogh-en aldea hegoaldean) Dublindik Galwayrainoko mendikatea banalerro harturik. Conn-en ondorengoek Aird-Righ titulua izan zuten 1002. urtera arte.