Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clérambaut, Louis Nicolas

Frantses musikagilea (Paris, 1676 - Paris, 1749). Musikari familia batean sortu zen. Organo-jotzaile bikaina izan zen. Oratorio bat (Histoire de la femme adultère) eta organorako eta klaberako obra ugari idatzi zituen. Bere lan nagusia Cantates françaises à une et deux voix (1710-1726, bost liburutan banatua) da.