Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klaudio, Apio

(Lat. Appius Claudius Sabinus). Erromako kontsula (K.a. 449. urtean hila). K.a. 451-449 urteetan decemvirato edo hamar nagusien batzordeko partaidea izan zen. Apio Klaudiok bideratu zuen aginte tiranikoaren ondorioz, herria altxatu zen hamar gobernarien aurka eta, gobernua deuseztatu ondoren, Apio Klaudio bera hil zuen.