Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klaudio IIa

(Lat. Marcus Aurelius Claudius Augustus). Erromako enperadorea 268-270 bitarteko urteetan (Illiria, 214 - Sirmium, Illiria, 270). Buruzagi militarra izan zen eta, Galieno enperadorea hil ondoren, legionarioek haren ordeko izendatu zuten. 269. urtean, godoak inperioan sartu zirelarik, Klaudio haien kontrako guduan garaile izan zen. Horregatik Erromako senatuak Goticus titulua eman zion. Izurri beltzak jota hil zen.