Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klaudio, Apio

(Lat. Appius Claudius Caecus). Erromako politikaria (K.a. IV-III. m.). Zentsorea (K.a. 312) eta kontsula izan zen (K.a. 307 eta 296). Aurreko berrogeita hamar urtetik agintean zegoen noblezia lurjabearen aurka jokatu zuen eta horretarako merkataritzan aberastu ziren familiak eta esklabotasunetik askaturiko jendea izan zituen lagun. Lehia honetan, ordea, patrizio nobleak nagusitu zitzaizkion. Berak bideraturiko erreforma fiskalari esker, Erroma Campania eta Magna Graecia aldera zabaldu zen eta helbide horretan urrarazi zuen Apio Klaudiok Erromatik Capuaraino zihoan via Apia, bere izena hartu zuen bidea (K.a. 312-310). Apio Klaudio lehen idazle latinoa izan zen (Hitzaldiak; Sententzia moralak). Zahartzaroan itsu gelditu zen eta horregatik Caecus (itsu) izengoitia jarri zioten.