Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clapton, Eric

Musikari, konpositore eta gitarra-jotzaile britainiarra (Surrey, 1945). Rockaren historian izan den gitarra-jotzailerik hoberena dela diote adituek, eta “bluesaren maisu zuria” ere deitu izan diote. Hainbat talderekin ­The Roosters, Bluesbreakers, Cream, Blind Faith­ eta bakarka jo izan du. Ezagunak ditu, besteak beste, kantu eta disko hauek: Layla, Lay Down Sally, Crossroads, Unplugged, From the Cradle eta Pilgrim.