Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clareboudt, Jean

Eskultore eta disenatzaile frantsesa (Lyon, 1944 - Istanbul, 1997). Parisko Arte Aplikatuen Eskolan eta Arte Ederretako Unibertsitatean ikasi zuen. Aipagarriak ditu Conditions sailak, Condition 2 (1983), Condition 4 (1985) zenbait leku edo arkitektura eraikuntzarekin lotura duten lanak biltzen dituztenak. Clareboudt-ek ez zuen lantegirik, saiatzen zen bisitatzen zituen herrialde eta lekuetan bertan egiten bere lanak. Bere sailak ez dira gai bati buruzko aldaerak, berak forma ematen dion egoera baten “aukerak” baizik; Condition izeneko sailak, esaterako, sakontasunean baino ez dute antzik. Bestalde, aniztasuna da Clareboudt-en lanaren ezaugarrietako bat. Hala ere, sailak osatzen duten lanek seinale bat izaten dute, eta materialaren edo horien arteko kontraste jokoaren bidez adierazten ditu: harria eta beira, zura eta ehuna, leuna eta pikortsua… Clareboudt-ek hainbat ohar koaderno utzi zituen, berez obrak direnak, zeinetan lanaren inguruko oharrak idatzi eta biltzen zituen: objektu puskak, eskemak, gogoetak, bidaietan egindako oharrak.