Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clancier, Georges

Idazle frantsesa (Limoges, 1914). Umorez eta fantasiaz beteriko poesiak idatzi izan ditu –Le paysan céleste (1943, Nekazari zerutiarra), Evidence (1960, Ebidentzia)–, eta jende apalari eskainitako eleberriak –Le pain noir (1956, Ogi beltza)– edota bere sustraien bila eginikoak: L´enfant double (1984, Haur bikoitza).