Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clair, René

(René Chomette, René Clair deitua). Frantses zinemagilea (Paris, 1898 - Paris, 1981). Frantziako zinemagile nagusietako bat izan zen. Fantasiaz eta umorez beteriko filmak egin zituen Frantzian (Entr´acte, 1924; Sous les toits de Paris, 1930; Le Million, 1931; Quatorze Juillet, 1932), Ingalaterran (Fantôme à vendre, 1935), eta Estatu Batuetan (Ma femme est une sorciere, 1942). Estatu Batuetatik Frantziara itzuli ondoren Le silence est d´or (1947), Les Grandes Manoeuvres (1955), Porte des Lilas (1957) eta Les Fêtes galantes (1965) filmak egin zituen.