Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Celebes

edo Sulawesi. Indonesiako uhartedia, Flores, Molucas, Banda eta Celebesko itsasoen artean, Borneo hiriaren ekialdean. Lau probintziatan banatzen da: Iparraldeko Celebes (1.718.000 biztanle; hiriburua: Manado), Erdialdeko Celebes (914.000 biztanle; hiriburua: Palu), Hego-ekialdeko Celebes (714.000 biztanle; hiriburua: Kendari) eta Hegoaldeko Celebes, handiena eta garrantzitsuena (5.189.000 biztanle; hiriburua: Ujungpandang, 434.766 biztanle).  v  Historia. Portugaldarrek 1512an aurkitu zuten, eta holandarrek hartu 1607-1911 urteetan. Japoniaren esku egon zen 4 urtez (1942-1945). 1950. urtean Indonesiako Errepublika Celebes uhartediaz jabetu zen.