Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Celan, Paul

(Paul Antschel, Paul Celan deitua). Austriar poeta lirikoa, jatorriz Errumaniakoa (Txernovtsy, 1920 - Paris, 1970). Familia judu-alemaniar batean jaio zen. Rimbaud, Valéry eta Iessénine-ren lanak itzuli zituen alemanera. Poema bilduma ugari eman zuen argitara: Mohn und Gedächtnis (Mitxoleta eta memoria, 1952), Von Shwelle zu Schwelle (1955) eta Sprachgitter (1959). Obra oso trinkoa du eta sinbolismoz betea.