Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Casement, Roger

Irlandar abertzalea (Kingstown, Dublin, 1864 - Londres, 1916). Britainia Handiko diplomatikoa izan ondoren Irlandako higikunde abertzaleari lotu zitzaion. Sinn Feineko kidea; Lehen Mundu Gerran alemaniarrak irlandarren alde jartzen saiatu zen. Berlinen izan zen eta, 1916. urteko apirilean itsaspeko alemaniar batek Irlandan utzi zuen Bazkoko matxinadan parte har zezan. Britainiarrek atxilotu, epaitu eta urkatu zuten.