Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cash, Johny

Kantari eta antzezle estatubatuarra (Kingsland, 1932 - Nashville, 2003). Country-western musikaren ordezkari nagusietakoa izan zen. Hasieran rockabillyaren inguruetan aritu zen, gerora country ortodoxoagoa egin bazuen ere. Ehun diskotik gora plazaratu ditu, eta zenbait Grammy sari eskuratu. Hainbat filmetan lan egin izan du, telebistarako batez ere.