Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaseda

Nafarroa ekialdeko udalerria (Zangozako merindadea). Caseda du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Erbane eta Zare, ekialdean Zangoza eta Xabier, mendebalean Galipentzu, eta hegoaldean Zarrakaztelu. Altuera 435 m. 85,44 km2 eta 1.195 biztanle (kasedarrak). Aragoi ibaia igarotzen da udalerriaren eskuinaldetik. Hizkuntza, gaztelania. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia lehen (laboreak, mahastiak, artoa. Langileen % 47). Janari industria. v Artea. Aipagarriak dira San Zoilo ermita erromanikoa (IX-XII. m.), Santa Maria eliza, XVI. mendean berreraikia; bertako erretaulak, Juan Antxeta (1581), Juan Landa (XVI. mende bukaera) eta Juan Martin Andres (1778) artistek pintatuak dira. v Historia. IX. mende erdialdean, Eneko Aritza Nafarroako lehen erregeak gotortu zuen Kasedako herria. 1129an, hiri foruak eman zizkion Alfontso I.a Gudularia Aragoi eta Iruñeko erregeak. 1810-1812 urteetan, borroka eta gudu ugari izan zen Kasedako inguruetan, frantses osteen eta gerrillari nafarren artean.