Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cardoso, Fernando Henrique

Politikari brasildarra (Rio de Janeiro, 1931). Soziologoa da ikasketaz eta lanbidez, eta unibertsitateko irakasle izan zen 1950-60ko hamarkadetan. Garai hartan plazaratu zuen ­Enzo Falettorekin batera­ ezaguna egin zuen liburua: Dependencia y desarrollo en América Latina (1969, Mendekotasuna eta garapena Latinoamerikan). 1964ko estatu kolpearen ondorioz erbestean egon zen hiru urtez. Brasila itzuli eta 1970ean PMDBren (Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdia) aholkulari lanetan hasi zen. 1983tik 1992ra senatari izan zen, eta 1988an PSDBren (Brasilgo Alderdi Sozialdemokrata) sorreran parte hartu zuen. Ogasun ministro izan zen 1993-1994an, eta inflazioa arras jaistea lortu zuen. Horri esker lortu zuen garaipena 1994ko lehendakaritzako hauteskundeetan PTko (Lanaren Alderdia) Lula da Silvaren aurka. 1998ko hauteskundeetan berriro eskuratu zuen Brasilgo lehendakaritza.